Forjas Unidas Vascasen kontzentrazioa lan istripu hilgarria salatzeko.

2017/07/05
Forjas Unidas Vascas langileek kontzentrazio bat egin dute Bedian pasa den asteleheneko istripu hilgarria salatzeko. Bertan bere kide eta ELAko delegatua zen Oskar Santor Boada hil zen 43 urterekin.

Zoritxarrez berriro ikusten dugu nola prekarietateak beste biktima bat sortzen duela. Lan baldintza txarrak, lan erritmo gogorrak edo segurtasun neurririk ezak... istripu larriak edota hilgarriak  pairatzeko aukerak handitzen dituzten faktoreak dira.

Eskatzen diegu bai autoritate laboralari bai Osalani istripu larri honen zergaitia ikerketzea baita erantzunkizunak depuratzea ere. Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu prebentzio-politikan aldaketa sakon bat, propaganda alde batera utziz eta  "istripu-kopuru laborala"  benetan lehen mailako arazo sozial bezala kudea dezala.

Gaurko kontzentrazioan ELA eta LABeko delegatuek parte hartu dute senide eta lankideekin batera elkartasuna adierazteko.