IBAIZABAL/NERBIOko Udal Administrazioko Delegatuek Sektoreko Batzarra egin eta mobilizazioa burutu dute gaur goizean.

2017/04/07
Gaur goizean Ibaizabal/Nerbioi Eskualdeko Toki-Administrazioetako Ordezkariak, Basauriko egoitzan, batzartu dira. Sektorearen egoera aztertzeko eta datozen hilabeteetan garatuko diren lan planak antolatzeko aukera izan da.

Europako Auzitegiaren epai berriak, CCOO, UGT eta CSIF Sindikatuek Espainiako Gobernuarekin sinatu duten akordioa, eta EUDELeko azken zirkularraren inguruan Toki-Administrazio guztietan egiten ari garen jarripena, izan dira aztertu eta eztabaidatu diren gaiak ere bai.

Konklusioak hauexek izan dira: onartezina da gure Administrazioetan jasaten ari garen interinitatearen eta behin-behinekotasunaren indizeak, %35a baino gehiago izanik. Udalek, Madrilgo politika jarraitzen, enplegu publiakoaren suntsiketa eta prekarietatea inposatu digute eta horrek zerbitzu publikoen okerragotzea dakar.

Gure Eskualdeko Udaletan ere, pribatizazio ereduak aurki ditzakegu, eta horiei ere aurre egin behar diegu.

ELAko milanteok konpromiso hauek berritu dituzte: mobilizazioekin jarraitzea, Toki-Administrazio guztietan negoziatzeko mahaiak izateko eskatzea, Udalhitz betetze osoa ere eskatzea, baita ere enplegu publiakoaren hobekuntzarako negoziazio bide berriak irekitzea. Eta hori dana, lantoki bakoitzeko zein Eskualde osoko antolaketaren bidez.

Bukatzerakoan, kontzentrazioa burutu dugu Basauriko Udaletxe aurrean "Enpleguaren alde - Iruzurrik Ez" lelopean, Ukaleko langileak parte hartuz.