Megatech Amurrioko langileek mobilizazioak hastea erabaki dute, lan baldintzen defentsan

2017/05/25
Gehiengo zabal batekin, Megatech Amurrioko langileek konzentrazio eta lanuzteekin hastea erabaki dute, hitzarmen kolektiboaren defentsan. Empresa Batzordearen proposamenarekin bat egitez, lehenengo kozentrazioa maiatzaren 25ean izango da. Horren ostean, 4 orduko lanuztea maiatzaren 30an eta 8 ordukoa ekainaren 1ean izango dira.

Enpresak aurkeztutako proposamenak soldaten eskala bikoitza, lan baldintzen prekarizazioa eta hitzarmenaren suntziketa suposatzen du. Hori dela eta, lan baldintza duinak exijitzeko irtenbide bakarra mobilizazio eta lanuzteak antolatzea izango da. Lan kargaren xantaiaren erabilera lotsagabea eta lantegi desberdinen arteko enfrentamendua bilatzen du empresak, negoziaziorako tresna moduan. Honen aurrean, ELAk langile guztien parte hartze aktiboa eskatzen du, bere eskubideak defenda ditzaten.