Megatech Amurrioko langileek mobilizazioei ekitea erabaki dute, euren lan baldintzen defentsan

2017/05/19
Gehiengo zabalaren babesa lortuta, Megatech Amurrioko langileek konzentrazio eta lanuzteei hasiera ematea erabaki dute, hitzarmen kolektiboaren defentsan. Beraz, Enpresa Batzordearen proposamenarekin bat eginez, 25ean kontzentrazioak egingo dira; 4 orduko lanuztea maiatzaren 30an; eta 8 ordukoa ekainaren 1ean.

Megatech Amurrioko langileek konzentrazio eta lanuzteei hasiera emango diote, euren lan baldintzen defentsan. Izan ere, enpresaren helburua argia da; soldaten eskala bikoitza, lan baldintzen prekarizazioa eta hitzarmenaren suntsitzea. Horri aurre egiteko modu bakarra borroka, mobilizazioak eta lanuzteak aurrera eramatea da. Izan ere, enpresak lan kargaren xantaiaren erabilera lotsagabea eta lantegi desberdinen arteko konfrontazioa bilatzen du. Honen aurrean ELAk langile guztien parte hartze aktiboa eskatzen du, gure eskubideen defentsan.

Lan baldintzen prekarizazioa eta enpresaburuen xantaiaren aurrean, langileen antolakuntza eta borroka da bidea.