“Euskal Ya: Irtenbiderik gabeko gatazka” izeneko txostenaren aurkezpenak

2017/05/15
Martxoak 27an Iruñeko Civivoz Condestable egoitzan, ELA-k, LAB-ek, Sustrai Eraikuntzak eta David Hoyosek, Ekopoleko (Ekonomia Ekologiko eta Ekologia Politikorako Ikerketa taldea) irakasle eta ikertzailea, txosten hau aurkeztu genuen: Euskal Ya: Irtenbiderik gabeko gatazka.

ELA sindikatutik AHTren inguruko irakurmen politikoa egitea egokitu zitzaigun eta horretarako aurkezten ari ginen txostenaren hitzak erabili genituen, eta bereziki, Izaro Goroztidi eta Iñaki Barcenak sinatzen duten testukoak: “Gizarte-eta ingurumen gatazkak, komunikazioa eta demokrazia: Euskal Y-aren kasua”.

Testu honen paragrafo batean hauxe esaten da: Nuria del Visok esan zuen bezala, gatazka sozio-ekologikoak mehatxu dira demokraziarentzat bi arrozi direla medio. Batetik, “ez baitago ez informaziorik, ez gardentasunik proiektuaren gainean” eta bestetik, “ez baitago parte hartzeko egiazko mekanismorik aipatu proiektuen gainean era kolektiboan erabakitzeko”.

Bere aldetik, Sustrai Eraikuntzak Nafarroako egoeraren analisia egin zuen. Horretarako Nafarroako Abiadura Handiko Korridorea zahar eta zaharkitutzat jo zuen. Gainera pasadako hauteskunde kanpainan Nafarroako gizarteari informazioa ezkutatu zitzaiola, eta sistematikoki hausnarketa eta eztabaida soziala ezeztatzen dela aipatu zen. Bestalde, proiektu hau ingurumen ikuspuntutik jasanezina dela seinalatu zen eta, bukatzeko, bere eraikuntzarekin Nafarroako Foru Komunitateko pertsonen mugikortasuna txarrera joko zuela esan zen.

Bestalde, David Hoyosek ekonomiko eta errentagarri sozialaren ikuspuntu batetik, Euskal Y: Irtenbiderik gabeko gatazka izeneko txostenaren aurkezpena egin zuen. Ezin berreskuragarria den, inbertsioaren kostua alde batera utzita, ia ezinezkoa da ustiapen-mozkinak lortzea publiko diru-laguntzen laguntzarik gabe, azpiegitura honen funtzionamendu eta mantentzearen kostua zein altua den kontuan harturik.

Gainera, ebidentziak erakusten digu, Euskal Y-aren modura, bere ustiapen kostuak betetzen ez dituen trenbide-linea batek, zergen bidezko transferentzia bat suposatzen duela gizartearen beheko mailatik aberatsen mailara. Beste hitzekin, erakundeak errenta altuak mesederako eta aberatsen eta pobreen arteko aldea handitzen duten inbertsioak bultzatzen ari dira.

Ingurumeneko analisiari dagokionez, Ekopoletik abiadura handiko trena politika berdetzat ezin dela saldu seinalatu zuten. Garrantzitsua da azpimarratzea Euskal Y-aren eraikitzearen ondorioz zenbat ingurumeneko dimentsioak aterako liratekeenak kaltetuta, (animalien habitaten zatiketa, biodibertsitatea, lur aberatsen okupazioa, ikuste eta paisaia-inpaktua, zarata, bibrazioak, eta abar). Bestetik, txostenak bidaiari eta merkantzien eskaera misto baten dimentsioa posible izan arren, Euskal Y-ak ez lituzke CO2 igorpenik aurreztuko 100 urte baino lehen, ezta energia aurreztuko 55 urte pasa arte ondorioztatzen du.

Gainera, txosten honen balioa errepikatu behar dugu, honi esker zientifikoki demostratu ahal dugulako, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak erabilitako argudioak AHT defendatzeko, faltsuak eta justifikazio gabekoak direla: azpiegitura hau ez delako ekonomikoki errentagarria ezta sozialki ere eta inola ere delako politika berde bat. Eta bi gobernuetako jarrera sozio-ingurumeneko gatazkatzat hartzeko nahiko ausarta izateagatik.

Azkenik, esatea txosten honetako beste aurkezpen bat egingo dugula Maiatzaren 17an arratsaldeko 19:30etan Tuterako “La Rua” Gizarte Etxean (La Rúa kalea 3).