AHT-ren finantziazioa: opakotasuna, gehiegizko kostuak eta Madril eta Gasteizen arteko adostasunik eza

2016/10/03
2016ko maiatzaren 26an, 2014 urteari dagokion Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren Kontua argitaratu zen. Argitaratze horren ildotik, AHTren lanen finantza-egoera komentatuko dugu. Konkretuki Gipuzkoako atalarena, Eusko Jaurlaritzak ordaintzen duena baita.

Lehenik eta behin, azpimarratzekoa da zein opakua den Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa eraikitze honen inguruan. Hau esan ahal izateko, honako hau hartu ditugu oinarri: Eusko Jaurlaritzak ez duela honen inguruan informaziorik eskaintzen eta 2016 urtean gaudela, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak 2014 urteari dagozkion datuekin egindako txostena aurkeztu duela. Ondorio gisa, esan dezakegu gaur egun ez dakigula zenbateko zerga kopuru erabili den AHT ordaintzeko.

 

Eztabaida aipatutako Kontuan zentratuz gero, bi puntuk atentzioa eman digute:

 

1. Egiazko kostuak aurreikusi zena gainditzen du: Lehenengo momentuan aurreikusi zen kostea 1.642 miloi eurokoa zen; gaur egungoa, ordea, 2.201,3 milioi euroraino igo da. Gai honen bueltan, Eusko Jaurlaritzari egin diezaiokegun kritika da ez duela behar bezala justifikatzen zerk eragin duen azken urte hauetan gainkostua (17 ataletatik 15etan). Ondorio gisa esan dezakegu aurrekontua merkeegia zela eta beraz, eginezina eta irreala zela.

 

2. Madrilek ez du ordaintzen: Lanetako finantzaketa problematikoa da. Egoera honen kausa Estatuaren Administrazio Orokorraren eta Euskal Erkidegoaren Administrazio Orokorraren arteko adostasunik eza da. Gainera, egoera trenbideko atal honetan areagotzen da, Euskal Erkidegoaren Administrazio Orokorrari dagokiolako gero Kupoan zehar konpentsatzen den dirua aurreratzea.

2011. urtetik hona desadostasuna errepikatzen ari da. Momentu horretatik Euskal Autonomi Erkidegoa hasi baitzen Madrilek ordaindu behar zuen dirua ez jasotzen (213,1 miloi).

 

Egoera hau 2011eta 2014 urteen artean errepikatu denez, arazoak konpontzera baino areagotzera jo dute, gaur egun AHTren kontzeptuarekin Madrilek zor digun kopurua, 1.355 miloi euro izatera pasatu delako. Honen inguruan, Eusko Jaurlaritzaren jarrera ulertezina dela esan dezakegu, hona zuzendutako kontu-sailak geldiarazi edo murriztu ordez, bere horretan mantentzea erabaki duelako urtez-urte. Halaber, Madrilgo Gobernuaren jarrera kritikagarria dela esan dezakegu. Baliabideak beste zerbaiterako zuzentzea erabaki ordez, AHT ez den beste trenbideak lehenestea erabaki duelako, Valladolid eta Burgos artekoa esaterako.

 

Bi puntu hauek kontuan harturik, Eusko Jaurlaritzak gai honi dirua emateari utzi beharko lukeela uste dugu. Datuek diotenez, gai honetara zuzentzen diren miloi guztiak gizarte-ongizateko beste partiden kaltetan doazelako (osasuna, hezkuntza, prestazio-sozialak...).