#ELA15kongresua | Azaroak 25

2021/11/30
#ELA15kongresua | Azaroak 25

ELAk 15. Kongresu konfederala egin du `Benetan garrantzitsuak diren gauzak; Aktibatu, Lortu, Zaindu´ lelopean, eta lehen aldiz, kongresu osoa ikusteko aukera dago. Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian egin da azaroaren 24 eta 25ean, eta bertan, datozen urteetarako helburua nagusiak finkatu ditu sindikatuak: eraldaketa sozial, ekologiko, demokratiko eta feministan sakontzea; estatu independentearen alde, kultura errepublikanoaren alde egitea; bestelako negoziazio kolektiboa garatzea lan prekaritateari behar bezala aurre egiteko; militantzia integrala antolatzea; eta aliantza eta sinergiak ehuntzea.

#ELA15kongresua | Azaroak 24

“Euskal Errepublika nahi dugu, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatuko duena, ingurumena zainduko duena eta ongizatea ziurtatuko duena”

2021/11/25

Berrautatutako idazkari nagusiak ELAren zioa azpimarratu du “despolitizazioaren eta deskonexioaren aurkako pertsonen arteko lotura gisa; etsipenaren aurka militatu behar dugu, borrokatu eta amets egin”

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusi gisan berrautatua dute bozen %90,69 lortuta

2021/11/25
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusi gisan berrautatua dute bozen %90,69 lortuta

ELAren XV. Kongresuan parte hartu duten ordezkariek Mitxel Lakuntza Vicario hautatu dute datozen lau urteetan sindikatuko idazkari nagusi izateko, aldeko bozen %90,69 lortuta. Lakuntza buru zuen zerrenda izan da aurkeztu den bakarra. Gainera, Bilbon bildu diren ordezkariek hurrengo lau urteetan sindikatuaren lan-ildoak ezartzen dituen ponentzia onartu dute gehiengo nabarmenez.

ELAk lan-erreforma indargabetzea eta EAJk, Bilduk eta Podemosek pentsioen lege berriari uko egitea eskatu du

Ordezkari gisa akreditatutako 700 pertsona baino gehiagok ELAren 15. kongresuan aurkeztutako ebazpen bakarra gehiengo nabarmenarekin onartu dute, lan-erreforma indargabetzea eskatzen duena. Kongresuko ebazpen bakarra 700 ordezkarik baino gehiagok babestu dute, "Ez gaitzazue saldu Madrilen" mezuan elkartuta.

ELAk apustu egiten du sindikalismo feministaren alde, indarkeria matxistarik gabeko bizitza autonomoagoa lortzeko #A25

Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunari eskainitako ekitaldiarekin abiatu da ELAren XV. Kongresuko bigarren eguna. Ponentzia eta Batzorde Eragilea bozkatuko dute gaur, Mitxel Lakuntza idazkari nagusia berriro hautagai dela