MAXAM enpresan elkarretaratzea

2013/01/17
Asteartean, Maxam enpresako ELAko atal sindikalak lehergaiekin aritzen den enpresa hontan dagoen siniestralidadea salatzeko elkarretartzera deitu zuen.

Maxam-eko  ELAko atal sindikalak asteartean elkarretartzera deitu zuen lehergaiekin aritzen den enpresa hontan dagoen siniestralidadea salatzeko. Enpresa komite osoa eta langile askok batu ziran deialdira. Ekintzaren arrazoi nagusia, azken 12 hilabetetan egon diren 5 istripuak salatzeko izan da. Azkenekoa, urtarrilaren 8an gertatu zan, non emakume bat estanda bategaitik  larri zauritua izan zen.

Prebentzio delegatuek ekintza honen bitartez azpimarratu nahi dutena zera da: ez dela istripu hau kasu bakarra. Prebentzio arloan gai asko egiteke daude enpresa hontan, neurri egokiak jarri beharrekoak. Horregaitik, enpresari neurri zehatzak eta egokiak eskatzen diete lan osasuna eta segurtasuna hobetzeko asmoz. Honetarako, prebentzio delegatuen laguntza ezinbestekoa da, hauek informatu egin behar dira  eta bere parte hartzea bultzatu, langile guztiek arrisku gutxiago izan dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Industria saileko departamentutik, delegatuek ez dute laguntza askorik izan prebentzio arloan gaizki dauden gauzak salatzeko orduan.

Guzti honengatik asteartean elkarretaratze hau antolatu zen, prebentzio arloan enpresari jarrera aldatu behar duela exijitzeko eta batera, istripuak jasan dituzten langile guztiekin  solidarizatzeko.