Lehen Arretako Gizarte-Langileen ratioak eguneratzeko eskatzen du ELAk, benetako lan zamak kontuan hartuz

2017/07/12
ELAk salatu nahi du langile hauen prekarietatea, alde batetik, 1984an ezarritako biztanle ratio izugarriak dituelako, eta bestetik, ratio hauek ez direlako biztanleen benetako egungo egoerara egokitzen. ELAk Lehen Arretako Gizarte-Langileen ratioak eguneratzeko eskatzen du, benetako lan zamak kontuan hartuz, azken urteotan izugarri altxatu baitira. Ratio hauek 1984koak dira, eta neurrigabeak izan arren, hauek ere ez dira betetzen eta langileen lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira.

Lehen Arretako Gizarte-Langileen ratioak eguneratzeko eskatzen du ELAk, benetako lan zamak kontuan hartuz. Lan zama era esponentzialean igo da azken urteotako krisi egoerarengatik ezarritako beharrezko programak direla-eta. ELAk denbora luzea darama lanean plantilla handitzeko, eta 6 langile gehiago egotea lortu da; baina handitze hau ez da nahikoa.

Langileen lan baldintzak astakeria izaten jarraitzen dute: lan-jardun partzialak, itineranteak, lan zama handiekin eta beste kolektibo batzuek dituzten konpentsaziorik gabe. Gainera, ratio neurrigabe hauek ere ez dira betetzen; zonalde batzuetan Gizarte-Langile bakarra dugu 25.000 biztanle baino gehiagoko zonaldeak izanik. Ratioen arabera, 10.000 eta 20.000 artean Gizarte Langile batek egon beharko luke, eta kasu honetan beste pertsona bat gehiago kontratatu beharko lukeke. Beste zonalde batzuetan, langilea jardun erdian dugu, eta biztanle kopurua tarte horretan bertan dago, beraz jardun osokoa egokitu beharko litzaioke.

ELAk oinarrizkotzat jotzen du langile hauen lana eta biztanle ratioak eguneratzeko eskatzen du abian dauden programak kontuan hartuz, oso beharrezkoak baitira herritarrentzat.