ELA, LAB, ESK, CGT, STEILAS eta HIRU sindikatuek bat egiten dute Hatortxurock-ekin

2017/07/18
Hatortxurock musika-jaialdi bat baino gehiago da. Elkartasunezko ekimen bat da, euskal presoei aplikatzen zaien sakabanatze-politikaren ondorioak salatzeko, eta hein batez arintzeko.

Sakabanatze-politika zigor gehigarri bat izan da euskal presoentzat, eta baita haien ahaide eta lagunentzat ere (helduak, haurrak eta adinekoak). Horiek astero milaka kilometro ibili beharrez daude. Diru-hustea eta nekea ez ezik, errepidean istripuak izateko arriskua ere badago, eta arrisku hori benetakoa da, orain arte ehunka ahaidek zauriak eta kalteak jasan dituzte errepideetan, eta haietako 16 hilik geratu dira.

Sakabanatze-politika gizagabea eta mendekuzkoa da. Politika horri gaur egun eustea onartezina da, kontuan hartuz ETAk alde bakarretik jarduera armatuari utzi zionetik sei urte igaro direla, eta erabateko armagabetzetik hiru hilabete.

Horregatik ELA, LAB, ESK, CGT, STEILAS eta HIRU sindikatuok dei egiten dugu Hatortxurock jaialdian parte hartzera, eta batik bat igandean, uztailak 30, eginen den sakabanatzearen aurkako ekitaldian.