ELAk eta LABek proposamenak helarazi dizkiote Nafarroako Gobernuari lan-arloan aldaketa soziala sendotzeko

2017/05/19
ELAk eta LAB sindikatuek proposamenak egin dizkiote Nafarroako Gobernuari, azken horrek lan-arloan aldaketa soziala sendotu dezan. Aurkeztutako dokumentuan adierazten den bezala, akordioetara iristeko prest dira sindikatuak. Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua bertan behera gera dadila ere eskatu diote. ELA eta LABen ustez, Nafarroako langile-klasearentzat aurrerapausoak emateko balizko akordioen agenda sortzea premiazkoa da. Azpimarratu dutenez, sindikatuentzat enplegua eta azken horren kalitatea hobetzea da kezka eta erronka nagusia. Nafarroako Gobernuari eskatu diote enplegu eta negoziazio kolektiboan dituen hainbat eskumen baliatu ditzala.