Erantzun zabala kirol kudeaketaren greba-egunean

2017/05/16
Lan uztearen eragina apirilaren 11ko deialdiaren antzekoa izan da

Sindikatu dei-egileok (ELA, CCOO, UGT eta LAB) ongi deritzogu lehendabiziko greba-eguneko jarraipenari. Kirol Kudeaketako greba-deialdia hiru egunetarako izanen da, maiatzaren 16, 17 eta 18rako, hain zuzen.

Greba-deiaren eraginpean egon behar ziren ia instalazio guztietan sumatzen ari dira grebaren ondorioak.

Sektorea oso sakabanaturik dagoenez, lekuz zein antolamenduz, zaila da jarraipenaren inguruko datu orokorra ematea. Baina, eraginpeko zentroak oinarri hartuz, erran dezakegu jarraipena oso nabarmena dela. Zehazkiago erranen dugu 18 zentro itxita daudela edo bestela grebaren erabateko eraginpean daudela:

1. Uharteko kiroldegia
2. Burlata (alde azpikontratatua)
3. Uharteko Spa & Sport Itaroa
4. Zubiri
5. Orkoien
6. Lagunak (alde azpikontratatua)
7. Cintruénigo
8. Gelbentzu Jolas Zentroa
9. Mendillorriko trinketa
10. San Adrian
11. Lodosa
12. Arantzadi (Iruña)
13. Tuterako Udal Kiroldegia
14. Tuterako Club Las Arenas (alde azpikontratatua)
15. Antsoain
16. Zizurko Kultura Etxea
17. Zizurko Kiroldegia
18. Iturramako Civivox igeritokiak

Bestalde, hurrengo lantokietan ere nabaria izan da grebaren eragina:

1. Mutiloa
2. Sarriguren, estalitako igeritokia
3. Olatz
4. Lesaka
5. Lekunberri
6. Berriobeiti
7. Antsoain, estalitako igeritokia
8. UPNA, estalitako igeritokia

Aitzitik, 7 lantokitan greba denik ez da ia sumatu.

Kontuan hartu behar da apirileko mobilizazioaz geroztik 6 lantokitan berariazko akordioak egin edo hasi dituztela.
Azpimarratu beharrekoa da Masquatro enpresaren jokabidea, AGEDENA patronaleko kide izan arren, patronalaren estrategiatik bereizi baita, eta enpresa-hitzarmen bat eskaini du, non KPItik gorako igoerak, lanaldi-murrizketa, baja-estalduraren hobekuntza eta beste onura sozial batzuk sartu diren. Akordio hori sindikatuok sektore-hitzarmenaren negoziazioan aldezten ditugun eskakizunen ildotik doa.

Datu horiek ikusita, argi dago Kirol Kudeaketako langileek ez dutela ontzat emanen hitzarmen blokeatu bat; beraz, sindikatu dei-egileok berriz aipatuko dugu gatazkaren konponbidea nondik doan: patronalak proposamen mamitsu bat aurkeztu behar du berehala.

Osterantzean, sektoreko grebak aitzin jarraituko du, deiturik dagoen bezala.
Azkenik, gaur arratsaldeko 6etan elkarretaratze bat eginen dute greban dauden langileek Nuevo Artica Kirol Instalazioetan.