Estatuaren aurrean Kontuen Ganberaren ahalmena defendatzen jarraitzeko eskatzen dio ELAk Gobernuari

2017/06/30
Espainiar Estatuko Kontu Auzitegiak Nafarroako kontuen ikuskaritzaren inguruan sorturiko polemikak, politiken zentralizazioan beste pauso bat ematea du helburu. Denboran zehar behin eta berriz errepikatu izan den eta oinarri politikoa duen eztabaida berbera da, ez du oinarri legalik.
Beharrezkoa da Nafarroak bere erregimen ekonomiko propioa defendatzea eta zabaltzea. Zentzu horretan, beharrezkoa da Nafarroako Kontuen Ganberaren bitartez egiten den ikuskaritza sistema defendatzea Kontuen Ganberari dagozkion eta egiten dituen funtzioak bereganatu nahi dituen Estatuaren aurrean.

Honengatik guztiagatik, ELAk Nafarroako Gobernuari dei egiten dio Kontuen Ganberaren ikuskaritza ahalmena defendatzen jarrai dezan, eta ez dezan men egin Madrilgo politika zentralizatzaileen aurrean, defizitaren muga edo zor publikoa onartzen duenean bezala, besteak beste.