ELAk Volkswageneko kontratazioetan dagoen gardentasun falta salatzen du

2017/05/16
Enplegu-akordioaren oinarria da lantegian egiten diren kontratazioak arautu beharra; kontratu GUZTIAK, ez soilik une jakinetakoak, non eskulan gehiago beharrezko den. Hau, ordea, ezin da lotu inolako akordio, hitzarmen, eredu edo ustezko plantilla gaztetzerekin.

 

Sinaturiko akordioa:

1- Kontratazio irizpideak ez datoz inongo akordioaren ondoriotatik, kontratazio beharretatik baizik.

2- Betiko kontua da, egungo kontratazio sistemari jarraipena ematen zaio, betikotzeko eta zuritzeko asmoarekin.

3- Gardentasun faltak USTELKERIA dakar, bezerokeria sindikala bultzatzen du eta gizartearen zati bat baztertzen du. Ez da neurri bakar bat jasotzen hau ekiditeko.

4- Akordio honetan Batzordearen zeregina hutsala izango da, ez zaiolako galdetuko eta ezingo duelako prozesua kontrolatu ezta zalantzan jarri ere.

5- Ez da beharrezko baldintza izango Lansaren enplegu eskatzaile modura izena emanda egotea, behar handiena dutenak alde batera utziz

6- Akordio honek ez du antzinakotasuna kontuan hartzen, egiaztatu daitekeen irizpide bakarra izanik. Eta are gehiago kualifikaziorik behar ez duten postuetan, gaitasuna errepikapenean oinarritzen denean.

7- Lan-poltsan dauden langile kopurua ez da zehazten, ezta hauek izandako kontratu kopurua ere

8- Emakumeak diskriminatzen dira. Berdintasun Plana 2011n sortu zuen VW Navarrak genero berdintasuna bultzatzeko. Berdintasun Plana sinatu zenetik, VW Navarrak ez du inolako neurririk hartu genero berdintasuna bultzatzeko. Plana sinatu aurretik eta ondoren, emakumeen kontratazioa oso txikia izan da. Plan hori oraingo Akordioaren oinarria da, eta hutsala da.

Mahai horren eraketa VW Navarrako errealitatearen irudia da: emakumeak %10 dira, eta gizonezkoak %90.

VW prentsa dosierra