Greba Oiartzungo Carrefour dendan

2017/04/28
Oiartzungo Carrefour-eko langileek greba prozesu bati ekin diote. Greba hau apirilaren 15, 18 eta 28an egingo da, euren lan baldintzak hobetzeko. Izan ere, euren hitzarmena, Estatuko Biltegi Handien Hitzarmena da eta erabat prekarioa da. Hitzarmen honek soldatak izoztuta mantendu ditu, zehazki, lau urtez. Horrez gain, aurreko hitzarmenarekin alderatuz, langileek 28 lanordu gehiago egin behar izan dituzte.

Oiartzungo Carrefour-eko langileek greba prozesu bati ekin diote. Greba hau apirilaren 15, 18 eta 28an egingo da, euren lan baldintzak hobetzeko. Baldintza hauek lotura zuzena dute estatu mailako negoziaketak sortzen duen prekarietatearekin.

 

Horren aurrean, Carrefour-Oiartzungo langileek uko egin diote prekarietate handiagoa jasateari, eta bertan negoziatzeko proposamena helerazi dute. Horrek 3 egunetako greba batera bultzatu ditu, eta nabaria izan da grebaren jarraipen osoa. 3 egunez egon da itxita Carrefour.

 

Esan beharra dago, Carrefour-Oiartzungo langileek euren aldarrikapenekin jarraitzeko asmo irmoa dutela, betiere, beraien lantokiko prekarietateari aurre egiteko asmoz.