EPE Osakidetza 2018

 

Deialdia

Osakidetzak EPE berri bat jarri du martxan. Gutxiengo sindikalarekin adostu du eta prekarietate egoera makurrenei bizkarra eman diote. EPE hau bukatu ondoren ere, Osakidetzak %37, 8ko behin-behinekotasuna izango du, ez die legezkontrako behin-behineko egoerei konponbidea ematen, urtero dozenaka kontratu dauzkaten pertsonen egoera ez du egonkortzen… Horregatik ELAk ez dio oniritzia eman EPE honi. 

EPEaren deskribapena: 

  • Txanda irekiko 3.033 lanpostu eta barne-promozioko 300 eskainiko dituzte. 
  • 21 kategoria ezberdin eskainiko dituzte.
  • Temario itxiak egongo dira.
  • Azterketa test modukoa izango da eta erantzun okerrek ez dute puntuazio negatiborik izango. Puntuak: 
  • Azterketak 100 puntu. 
    • Merituek 80 puntu, esperientziak 60 eta formazioak 20.
    • Formazioak ez du baliorik izango zelari eta zerbitzuetako langileetan. 
    • Euskarak puntuazio osoaren %10 arte. 
  • Azterketak 2018ko lehen erdian egingo dira. 
  • Hemen duzue EPE prozesuan zehar ELAk emango duen laguntza guztia. Edonola, ELAk mobilizazioak bultzatzen jarraituko du duintasunean eta egonkortasunean oinarritutako enplegu eredu bat lortu eta gure osasun zerbitzua duindu arte.