%100eko ordezkaritzarekin, ELAk Urnieta eta Irungo IAT-etako lan hitzarmenaren berritzea sinatu du

2017/04/27
ELA sindikatuak jakinarazi nahi du Urnieta eta Irungo Tüv Rheinland Ibérica S.A. empresako plantilak, lan hitzarmenaren berritzea sinatu duela hurrengo lau urtetarako (2020ko abenduarenn 31 arte).

Eusko Jaurlaritzarentzat IAT zerbitzua ematen duten Irun eta Urnietako Tüv Rheinland Ibérica S.A enpresako langileek, komitearen ordezkaritzaren bitartez, lan hitzarmena berritzeko akordioa sinatu dute. Hitzarmena hurrengo lau urteetarako izango da (2020ko abenduaren 31ra arte).

Akordioaren sinadura apirilaren 21ean egin zen, Donostiako PRECOren egoitzan.

Langileek gogoratu nahi dute azken bi hitzarmenen berritzeak (2009 eta 2012 urteetakoak) 6 eta 9 hilabeteko greben ondorioz lortu zirela. Akordio haiek orain sinatutakoaren baldintza berberak jasotzen zituzten.

Azken lan erreformen aurrean blindajea lortzen du akordioak eta aldi berean KPI + %1ko soldata igoera, hitzarmena indarrean egongo den urte bakoitzean.

Hitzarmen berri honen sinatzea dela eta, langileek euren poza adierazten dute, eta langile klaseari dei egiten diote gure eskubideen alde borrokatu dezagun.

 

ENPRESA BATZORDEA