Arcelor-Mittal Hernanin zazpigarren greba-eguna bete dute hitzarmen duin baten alde

2017/05/19
Arcelor-Mittal Hernaniko langileek elkarretaratzea egin dute enegoziazio kolektiborako eskubidea eta gure duintasuna erreibindikatzeko. Zazpi egun bete dituzte greban, eta oraindik ez dutela Zuzendaritzaren berri salatu dute. Gatazka hau konpontzeko bide bakarra Arcelor-Mittalek negoziazioari ekitea dela adierazi dute langileen ordezkariek elkarretaratzearen ondoren.

 

Elkarretaratzearen ondoren irakurritakoa:

Gaur bildu gara hemen, Hernaniko erdigunean, Arcelor-Mittal Hernaniko langileok, gure negoziazio kolektiborako eskubidea eta gure duintasuna erreibindikatzeko.

17 hilabete daramagu gure lan-baldintzak berritu gabe, horregatik erreibindikatzen dugu negoziazio kolektiborako eskubidea. 17 hilabete zain eta 7 egun greban oso oinarrizko gauzak eskatzeko: KPIrekin loturiko soldata-igoerak eta gure baldintzak benetan beteko direlako bermeak, lan-erreformen aurrean. Hori besterik ez. Eskakizun horiek guztiz onargarriak dira Arcelor-Mittalentzat, multinazional sendoa ez ezik, hemen, Hernaniko lantegian, lan-karga handia eta emaitza bikainak lortzen baititu.

Erreibindikatzen dugu, halaber, langileen duintasuna. Arcelor-Mittalek ez gaitu kontuan hartzen, eta hori ez da itxurazkoa. 15 hilabete igaro arte ez zuen lehen bilera egin gure ordezkariekin. Akordiorik lortu ez zenez, lehenengo lanuzteak eta mobilizazioak antolatu genituen. Hala ere, negoziazio-aukeraren bat proposatu diguten bakoitzean, mobilizazioak eten egin ditugu. Orain 7 egun bete ditugu greban, eta oraindik ez dakigu Zuzendaritzaren berri. Negoziazioarik gabe ezin da akordiorik lortu.

Horregatik, gaur, Hernaniko erdigunetik mezu argi bat eman nahi diogu Zuzendaritzari: datorren astean bi egun gehiagoko greba-deialdia eginda dago. Gero eta irmoago gaude borroka honetan, gatazka hau konpontzeko bide bakarra Arcelor-Mittalek negoziazioari ekitea da. Hernaniko langileok prest gaude horretarako.