Lau langile larri zaurituak Tolosako Lizarra garbitegian izandako lan istripuan

2017/05/18
Garbigailu batek eztanda egin du eta ondoren su hartu du. Lau behargin bete betean harrapatu ditu, eta lagun bat oso larri zauritu da. Bihar ostirala, eguerdiko 12:00etan, elkarteratzea deitu dute ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek Apatta industrialdeko sarrerako rotondan.

Istripua 12:10etan gertatu da Apattaerreka industrialdeko Lizarra garbitegi industrialean. Garbigailu batek eztanda egin eta lau langile bete betean harrapatu ditu.

Lagun bat Barakadoko Cruzes erietxera eraman dute, oso larri. Gainontzeko hiruak Donostia Hospitalera eta Gipuzkoa Poliklinikara eraman dituzte.

Lehenik eta behin, gure elkartasuna adierazi nahi diegu zauritutako langileei, haren senideei eta enpresako lankideei. Horrez gain, gure ardura eta indignazioa azaldu nahi dugu lan munduko prekarietatea eragiten ari den ondorio larri hauen aurrean. Horrelako istripuek agerian uzten dute beste behin ere enpresetan Lan Segurtasunaren inguruan behar bezain besteko neurriak hartzen ez direla eta patronalak mozkin ekonomikoak beste edozeren gainetik jartzen dituela.

Ezbeharra lan-zentruko labadora batek eztanda egitean gertatu da, oraindik ikertzen ari diren arrazoirengatik. Istripuaren ondorioz, 5 langile zaurituak izan dira, horietatik gutxienez langile bat Gurutzetako Ospitaleko Erretako-Unitatean dagoelarik. Zorionez, ez da hildakorik izan ezbeharrean.

Lan-istripuak geroz eta ugariagoak dira lan-zentruetan eta guztiz kezkagarria da hori. Hori horrela izanik, Osalan eta Lan-Ikuskaritzari eskatzen diegu gertatutakoa iker dezatela, egon daitezkeen erantzukizunak argitze aldera, horrelakoak aurrerantzean ekiditeko. Era beran, gobernuei  eskatzen diegu modu kezkagarrian lan munduan zabaltzen ari den prekarietatearen aurka neurri eraginkorragoak hartzeko.