Irantzu Varela Urrestizala #erresidentziakborrokan-i buruz

2016/12/13
Irantzu Varela Urrestizala #erresidentziakborrokan-i buruz

Honako bideoan, Irantzu Varela Urrestizala militante eta komunikadore feministak Bizkaiko erresidentzietako emakume grebalariei bere atxikimendua ematen die, langileon borroka eta borroka feminista uztartuz.

Prekarietate kanpaina Loiuko aireportuan

2016/12/06

Abenduaren 6an Loiuko aireportuan izan ginen, bertako prekarietatea salatzeko.

Zergatik zigortu langileonganako balizko tratu ona?

2016/11/16
Zergatik zigortu langileonganako balizko tratu ona?

Bere eta enpresaren izena eman nahi izan ez duen langilearen testigantza bildu dugu jarraian. Enpresan bizi duten prekarietatea eta ustez "langileen alde" egiten zuen gerentearen kaleratzea hartu du hizpide. Prekarietate orokortuaren beste adibidetako bat.

Errepideak greban eta kartelak kalean

2016/09/07
Errepideak greban eta kartelak kalean

#errepideakgreban martxoaren 1etik, Gipuzkoako Foru Aldundiari soluzio eske. Hori dela-eta, ELA sindikatua kartelak atera eta kaleak josten hasi da beraiekin.

Dantxarinean prekarietatearekin lehian

2016/09/06
Dantxarinean prekarietatearekin lehian

Espainiako Itzuliko kronikan ez zen Dantxarineako prekarietateari buruz hitz egingo, baina ELAkideek bertaratutakoei argi erakutsi nahi izan zieten zein den benetako egoera.

Dantxarineako lan-prekarietateari itzulia kenduko diogu

2016/09/01
Dantxarineako lan-prekarietateari itzulia kenduko diogu

Espainiako Itzuliko etaparen amaierarekin bat etorriz, ELA mobilizatu egingo da Dantxarineako merkatalgunean bihar, irailaren 2an. Prekarietatea salatzea eta lan baldintza duinak aldarrikatzea izango du ardatz ekintzak.

#TMBgreban 100 egunez - Iñigo Goiri

2016/07/14
#TMBgreban 100 egunez - Iñigo Goiri

UTE TMB Arraizko langileek 100. eguna bete dute greban, borrokan. Bizkaiko Foru Aldundiaren parean borrokaren erakusketa jarri zuten hilaren 12an, gatazka berriz ere kalera eramateko. TMB Arraizko Iñigo Goirirekin izan ginen.

Busturialdeko Mankomunitateko etxez etxeko langileen greba

2016/07/08
Busturialdeko Mankomunitateko etxez etxeko langileen greba

Lan baldintzak hobetetzearen alde Busturialdeko Mankomunitateko etxez etxeko langileak aste honetan greban daude. Hiru egunetako lanuzteari amaiera emateko, manifestazioa egin dute gaur, Gernikako Foruen Plazatik. Hemen manifestazioko argazkiak

Osakidetzako lan-prekarietatearen aurkako protesta

2016/07/05
Osakidetzako lan-prekarietatearen aurkako protesta

ELA Osakidetzako lan-prekarietatea salatzeko kanpaina bat burutzen ari da. Gaurkoan protesta ekintza bat egiten ari da Basurtoko Ospitalean, bertan Ospitaleko Prekarietate Mapa inauguratu du.

UTE TMB Arraiz greban

2016/07/04
UTE TMB Arraiz greban

UTE TMB Arraizko langileek laster beteko dituzte 100 egun greban. Iñigo Goiri ELAko kideak honako bideoan langileen aldarrikapenak azaltzen ditu.

Prekarietatea eta greba Bilboko Arte Ederretako Museoan

2016/06/27
Prekarietatea eta greba Bilboko Arte Ederretako Museoan

Ekainaren 7tik greba mugagabean dira Bilboko Arte Ederretako Museoko Manpower enpresako langileak. ELAko ordezkari den Juanjo Capetillok kontatu digu zergatik dauden greban. Era berean, agintariei dagokien erantzukizuna hartzeko deia egiten die.

Prekarietatea eskoletako sukaldetan - Jorge Mendia

2016/05/23
Prekarietatea eskoletako sukaldetan - Jorge Mendia

Jorge Mendia eskolan sukaldaria da. Sektoreko langileek pairatzen duten prekarietatea eta lan baldintzen okertzea azaltzen du honako bideoan, duten lan karga deskribatuz.