Bizkaiko elikadura merkataritzako hitzarmenaren alde mobilizazioak

2015/12/21
Lau sindikatuek (ELA-LAB-CCOO-UGT) deituta, merkataritzako hitzarmenaren aldeko mobilizazioak izaten ari dira. Jarraian egindako ekintzen eta datozenen laburpena txertatu da.


Lau sindikatuek (ELA-LAB-CCOO-UGT) parte hartzen duten Bizkaiko Elikagai Merkataritzako mahaian, patronalak blokeora garamatza eta negoziazioan bere jarrera irmoa mantentzen du: antzinatasun kontzeptua aldatu nahi dute, piskanaka desagertu dadin. Era berean, beraien etekinak handitu nahi dituzte sektoreko langileon eros-ahalmenaren kontura.

Honengatik guztiarengatik, prestatu ditugun mobilizazioen egutegia aurkezten dizuegu, gure esku daudelako hurrengo urteetan izango ditugun lan-baldintzengatik borrokatzea. Zuetariko bakoitzaren indarra eta babesa behar ditugu gure enpresei erakusteko ez garela produzitzen duten makina soil batzuk, GURE ENPLEGUAREN DUINTASUNAREN ALDE BORROKARAKO PREST GAUDEN LANGILEAK GARA.

ABENDUKO OSTIRALETAKO KONTZENTRAZIOAK

ABENDUAK 4: Bilbo.

  • Kalejira hasi 11:30ean Autonomiako Simply-n, ondoren BM Autonomia, LIDL Autonomia, 13:00-ak aldera Atxukarro-ko Ercoreca-n amaitzeko.

ABENDUAK 11: Santutxu eta Durango

  • 12:00etatik 12:30era, BM Arcediano Santutxu
  • 12:30etik 13:00etara SIMPLY Santutxu
  • 11:30etik 12:00etara ERCORECA Durango
  • 12:00etatik 12:30era SIMPLY Durango
  • 12:30etik 13:00etara LIDL Durango

 

ABENDUAK 18: Eskumaldea eta Bilbo (Deustu)

  • 12:00-tatik 12:30-tara BM Ibaiondo
  • 12:30-tatik 13:00 LIDL Avanzada
  • 12:00-12:30 ERCORECA Bidarte
  • 12:30-13:00 SIMPLY Garden

 

GELDIALDIAK ABENDUAREN 23an

  • Dendaren lehen bi irekiera orduak.
  • 16:00etatik 18:00etara.
  • Dendaren azken bi itxiera orduak.

 

MOBILIZA ZAITEZ ZURE ESKUBIDEEN ALDE, ZURE BORROKA DA!

Bizkaiko Elikagai Merkataritzan mobilizazioak