Kanpainaren lehen egunetako argazkiak

2015/11/16
Prekarietatearen aurkako kanpaina kalean da, komunikabide zein Euskal Herriko kaleak kartelez busti dugu. Baita egindako lana argazkietan jaso ere.

 

Prekarietate kanpaina pasa den astean aurkeztu genuen komunikabideen aurrean. Kanpainaren berri webgunean eman genuen, baina beste hainbat mediotan ere jaso zenuten: Berria-n, Gara-n, El Diario-n eta Deia-n, besteak beste. Aurkezpenean egindako adierazpenek eta kartelak berak zeresana eman ondoren, ELAk bere ikuspegia azaldu zuen blogean.

Komunikabideen aurrean kanpaina eta kanpainako kartel zentralaren aurkezpenak jarraipena izan zuen baina. ELAko dozenaka (ehundaka) militante eta langile Euskal Herri osoko kaleak estaltzera irten ginen. Herrietako kaleak, enpresak, bankuak, plazak... herritarren artean #prekarietateariSTOP mezua zabaldu nahi genuen, eta lortu genuen.

Hainbat argazki bildu ditugu ELAren Flickr kontuan, Prekarietate Kanpaina bilduman.

Argazkiez gain, twitter-en ere jarraipena eman genion egunari. Izan ere, kalean, sare sozialetan eta komunikabideetan egon nahi du kanpainak. Prekarietateari eta prekarietatea bultzatzen dutenei aurpegia jarri nahi diegulako.