DIA: langileak seinalatzeko txapak

2016/02/23
DIA supermerkatuetan prozesu iraingarri bat jarri dute martxan: langile "okerrena" txapa batekin identifikatu nahi dute, edonoren bistara jarrita.

Enpresa honek dituen dendatan, langileek test antzeko baten bitartez puntuazio bat egingo dute, lana nola egiten duten arabera lankideak sailkatzeko. Sailkapen honen ondorioz balorazio "okerrena" duen langileari astebetez irribarre bat duen txapa eramatea proposatuko zaio.

Enpresak dio txapa horrek langilea ¨animatuko¨ duela, eta bere lana egiteko formak hobetzera motibatuko duela. Nork sinets dezake, baina, hala izango dela?

Gure ustez astakeria hutsa da, onartezina, lotsagarria eta iraingarria. Langilearen duintasuna eta autoestimua erasotuko luke. Eta ez hori bakarrik: langileen arteko lehia ere bultzatuko du, beraien arteko giroa okertu, eta langileria zatikatzeko.

Bistakoa da enpresak beharra duenean sailkapen hauek kaleratzeak egiteko oinarri bezala erabiliko dituela, langileak erabiliko lituzke bere lan perbertsoena egiteko.

Zoritxarrez hau ez da enpresa jokaera isolatu bat, horrelako lan harremanak eredutzat hartzen dituzten enpresak gero eta gehiago dira, batez ere multinazionalak.

Kezkagarria dena zera da: egunetik egunera honelakoak planteatzeko ausardia haziz doala.


"SI NO QUIERES QUE TE DEN LA TXAPA, AFÍLIATE "