Eusko jaurlaritzak onartutako “Enplegu Planak” bertoko langileen lan baldintzen prekarietatea azalean uzten du

2015/12/01
ELAren ustez, atzo Eusko Jaurlaritzako kontseilu gobernuak onartutako enplegu planak benetan larriak diren datuak ematen ditu Euskadiko Administrazio orokorreko langileek bizi duten egoera prekarioari dagokionez. Eusko Jaurlaritzak sindikatuekin sinatutako akordioak bete izan balitu, EPE deialdiei dagokionez besteak beste, egoera hau neurri handi batean ekidin ahalko zen.

Horrela, dokumentu honen arabera:

  1. - Administrazio orokorreko funtzionarioen artean, behin behin-behinekotasun tasa %35,38koa da, hau da, hiru funtzionarioetatik bat behin behinekoa da, emakumeen artean maila oraindik eta handiagoa izanik;

  2. - Langileen %68,51 2015 eta 2031 urte bitartean jubilatuko da;

  3. - funtzionarioen % 62,6 emakumea izan arren, %43,3 bakarrik betetzen ditu buruzagitza postuak.

Dokumentu honek langile funtzionarioen datuak aztertzen ditu, azterketatik kanpo utziz bai lan legepeko langilegoa bai azpikontratetakoa ere; Beraz, azterketa langilego hau kontuan hartuta egingo balitz, ziurrenik osaturiko datuak oraindik eta kezkagarriagoak izango lirateke.

Bestalde, dokumentu honek ez du jasotzen ez errealitate honi aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hartuko dituen neurri zehatzak zeintzu izango diren ez eta ze epetan ere. Dokumentuak har daitezkeen neurri batzuk zeintzu izan daitezkeen zerrendatzen du soilik, EPE deialdiak edota behin behineko enplegua kontsolidatzeko prozesuak bezala, baina Eusko Jaurlaritzaren aldetik inolako konpromezu edota obligaziorik bere gain hartu gabe.

ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitu dio diagnosi oso bat egin dezala, legepeko langile zein azpikontratatutako langileak ere azterketan barneratuz, eta langileen ordezkariekin benetako negoziazio prozesu bati hasiera eman diezaiola, non egoerari irtenbide egoki bat emango dioten neurri zehatzak hartuko diren. Eusko Jaurlaritzak uko egin dio eskaerari eta nahiago izan du dokumentuan bigarren mailako ekarpenen bat jasotzera mugatzea.

ELAtik lan legepeko langile eta azpikontratetako langileak barneratuko dituen diagnosi oso bat eta negoziazio prozesu erreal bat aldarrikatzen jarraituko dugu.