Formazio saioak

2015/12/11
Prekarietatearen aurkako kanpainaren osagai gakoa formazioa da. Azken asteotan eta hurrengo hilabeteetan ELAkideek, federazio, sektore eta eskualde guztietakoek, prekarietateari buruzko formazioa jaso eta jasoko dute.

 

Prekarietate kanpaina ez da soilik kanpora begirako kanpaina bat, ez da komunikatiboki soilik landu nahi dugun kanpaina. Osagai gakoetako bat dozenaka (ehundaka) ELAkideri esakaini eta eskainiko zaien formazioa da.

Formazio saio hauetan egungo egoeraren irakurketa bat egiten da. Horretarako azken urteotako irakurketa egin, eta egoera sozioekonomiko honetara bultzatu gaituzten alderdi nagusiak aurkezten dira. Ondoren, prekarietatea azaleratzeko lan berezia egiten da. Ikuspegi konfederaletik hasita, sektore bakoitzeko prekarietate kasuei behatzen zaie. Ezinbestekoa baita lan miseriari aurre egiteko bere dimentsioak ezagutzea.

Jarraian argazki batzuk txertatu ditugu, zenbait eskualdetan egindako formazio saioen erakusgarri.

Prekarietateari Stop

Prekarietateari Stop

Prekarietatearen inguruko formazioa. Irun.

Prekarietateari buruzko formazioa. Eibar