Gipuzkoako errepideetako mantentze lanetako langileen greba

2016/02/24
Martxoaren 1etik aurrera greba mugagabea iragarri du ELAk errepideetako mantentze lanetako 3 UTE-etan (Goierrialdea, Miramon eta Urola Deba). Greba honen arrazoi nagusia, azpikontratatuta eta egoera larrian dagoen sektore publikoa erregularizatzea da. Sektore hau gizartearentzako ezezaguna da. Sektore honetan laneko segurtasun eta berme sozioekonomikoen galera geroz eta arazo larriagoa da. Soldatei dagokionez, 3 enpresetako 95 langilek 6 urtez soldatak izoztuta dituzte.

Langileen Batzordetako Oharra:

Enpresa hauek Gipuzkoako errepideen mantentze eta ustiapenean dihardute eta Gipuzkoako Diputazioaren menpe daude. Ondoren zehazten diren lanak autopista ezik lurraldeko gainontzeko errepide gehienetan egiten dira, baita N-1 errepide nagusian ere:

  • Errepideen garbiketa eta mantentze lanak.

  • Errepideko gertakarien artapena.

  • Neguko errepide planak.

  • Abisu eta gertakarien kudeaketa

  • Arlo guztietako mantentze elektrikoa.

  • Tunelen zaintza.

Greba honen arrazoi nagusia, azpikontratatuta eta egoera larrian dagoen sektore publikoa erregularizatzea da. Sektore hau gizartearentzako ezezaguna da. Sektore honetan laneko segurtasun eta berme sozioekonomikoen galera geroz eta arazo larriagoa da. Soldatei dagokionez, 3 enpresetako 95 langilek 6 urtez soldatak izoztuta dituzte.

ELA-tik Enpresa Zuzendaritza desberdinei gure proposamenak luzatu dizkiegu. Gure nahia Enpresa Hitzarmenak lortzea izan da, bertan lan baldintza guztiak erregularizatuz, hau da: soldata igoerak, plusak, erreformaren aurkako klausulak hitzartutakoa beteko dela bermatzeko, etab…Enpresek daturik ez digute erakusten baina negoziatzeko tarterik ez dutela esaten digute eta hau guztia esleipena berenganatzeko eskaintzetan egindako beherapenak medio.

Gipuzkoako Foru Aldundiari ere gure egoeraren berri eman diogu. Arrazoia eman digute. Egindako esleipenak prezio baxuetan egin direla onartu dute eta egia dela enpresak estu ibili daitezkeela. Esleipen hauen beherapena azken urteetako joera izan dela onartu dute. Erabilitako esleipen sistemaren arabera zerbitzuen prezioa geroz eta baxuagoa da .Hain zuzen, esleipen sistema hau dela eta ELA-k Eusko Legebiltzarrera 110.000 sinadura eraman ditu Ekimen Legegile Herrikoia (ILP) bultzatuz. Ekimen honen bitartez Administrazio Publikoek azpikontratatutako zerbitzuen baldintza eskasak sahiestu nahi dira.

Guk egindako bidezko eskaeren aurrean gure baldintzen arduradun nagusiek (Diputazioa eta enpresa zuzendaritzek) arrazoia ematen digute baina ez digute inolako konponbiderik proposatzen.

Badakigu zerbitzu mota honetan greba egiteak gizartean eta bereziki gidariengan eragozpenak sortuko dituela. Aurrez barkamena eskatzen dugu. Gure lan baldintzen duintasuna eta zerbitzuaren kalitatea lortzearren egingo dugun borroka ulertuko duzuela espero dugu. Era berean egoera honetara iristearen arduradunak nabarmendu nahi ditugu.

Honek suposatzen duen ardura kontutan izanik zerbitzu minimo batzuk egitea adostu dugu. Errepidean segurtasuna bermatzearren zerbitzu minimoak arduratsu beteko ditugu.