Gipuzkoako errepide mantentze lanetako langileen greba

2016/04/14
Gipuzkoako errepideak zaintzeko langieen greba mugagabea hasi zirenetik 40 egunetik gora pasa dira. Azken sei urteotan lan baldintza ezin txarragoetan aritu dira. Besteak beste, lanaldi amaigabeak (12 ordutik gorakoak), lan egiteko gehiegizko erritmoak, pertsonal urria, prekarietatea eta soldaten izozketa jasan dute azken urteotan. Langileok Ikusi, Korostel, Zerbitzu Elkarteak, Ferrovial, Asfaltos Urretxu, Murias eta Otegui Gaztañaga osatzen duten elkarte baterako lan egiten dute.

 

Errepideen mantentze lanetako langileen greba mugagabeak zutik jarraitzen du. Langileek, gainera, salatu dute Gipuzkoako diputazioak ez diela bere aldarrikapenei kasurik egin nahi. Eta jokamolde horrekin prekarietatea mantentzea, besterik ez da lortzen.

Asteotan bildutako argazkiak jaso nahi izan ditugu jarraian, baita apirilaren 8an La Casillako ekitaldian jasotakoak ere.

Gipuzkoako errepide mantenuan greba mugagabea