Prekarioen karabana

2016/03/02
Martxoaren 3an Iruñan prekarietate kanpainako ekintza egingo dugu: prekarioen karabana. Helburua da hiriburuan zehar dauden prekarietate fokuak salatzea. Horretarako, honako ibilbidea diseinatu dugu.

Bihar ostegunean, martxoaren 3an, goizeko 12etan, ELA sindikatuak antolatutako Prekarioen Karabana Volkswagen Landaben-go ateetara iritsiko da, eta bertan prentsaurreko bat emango dute Adolfo Muñoz 'Txiki', ELAren idazkari nagusia, eta Jokin Arbea, ELA-Industria arloko arduraduna. Karabanan parte hartuko duten prekarioak egonen dira, VW eta beste enpresa askotan areagotzen ari den egoera salatzeko.