ELAk “Stop TTIP” Kanpainaren inguruko europear gizarte zibilaren sektore anitzeko 3.bileran parte hartu du

2015/02/05
TTIP akordioari buruzko 8. negoziazio erronda hastearekin batera, Bruselan otsailaren 2 eta 3an europear gizarte zibilaren sektore anitzeko 3.bilera izan da, TTIP-en kontrako estrategia eta kanpainaren inguruan.

20 herrialdetatik etorritako 150 organizaziotako 200 pertsona baino gehiagok hartu dute parte bileran. Beste gauza batzuen artean herrialde ezberdinetako kanpainen egoeraren errepasoa egin da, eta hurrengo hileetarako estrategia eta ekintza berriak definitu dira. Organizazio askoren partehartzeak adierazten du Europan TTIP-en kontrako kanpaina hartzen ari den indarra.

Hurrengo hitzordua apirilaren 18an izango da, TTIP-CETA-TISAren kontrako nazioarte mailako mobilizaziorako deialdiarekin. Deialdi horri ere Euskal Herritik erantzungo diogu.