Europako Parlamentuan TTIPari buruzko erabaki etsigarria

2015/05/29
Europako Parlamentuko nazioarteko merkataritza batzordeak atzo TTIPari buruzko ebazpen etsigarri bat bozkatu zuen; entzungor egin zioten horrela europar gizartearen iritzi orokorrari: Europako Batzordeak ISDSari buruz antolatutako kontsulta publiko batean gehiengo nabarmenak aurkako jarrera adierazi zuen; ISDS multinazionalen inbertsioak babesteko auzitegi pribatuak dira.

Multinazionalei aitortu nahi zaien pribilegioa ukatu ordez, ebazpenak auzitegi pribatu horiek mantentzearen alde egiten du, “hobetuta” bada ere. Tankera honetako proposamenak egin ditu hain zuzen Europar Batzordeak. Honek mekanismo polemiko honen inguruko eztabaida moztu nahi du, kontsulta publikoan jasotako 150.000 erantzunetatik %97 aurkakoak izan baitziren.

Sozialistek eskuinarekin bat egin zuten ebazpena aurrera ateratzeko; berau Parlamentuko osoko bilkurak ekainean bozkatuko du. Kontutan izanik sozialistek TTIPari egindako kritika prezeski orain onartzen dituzten auzitegi pribatuei buruzkoa zela, merkataritza itun honen aurka gaudenok ezin dugu haiengandik ezer espero. Ezustean harrapatu ez bagaituzte ere.