TTIPi EZ Kanpainaren aurkezpena egin da Bilbon

2015/01/28
Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertso Hitzarmenak langileen eskubideak zapalduko dituela azaldu dute gaur goizean "TTIPi EZ" kanpaina prestatu duten sindikatu - ELA tarteko- eta eragile sozialek. Itunak enpresa trasnazionalei egundoko agintea ematen diela salatu dute.

Merkataritza eta Inbertsio Hitzarmen hau kapitalismoaren globalizazioan beste urrats bat da. Enpresa transnazionalek zenbat eta babes eta botere handiagoa izan, orduan eta burujabetasun eta demokrazia txikiagoa izango dute herriek, gizarte eskubideak murritzagoak izango dira eta prekarietatea handiagoa, ingurumenak arrisku gehiago izango ditu eta herrien arteko anaitasunezko elkartasunak oztopo gehiago izango ditu.

Irakurri manifestua