TTIPik gabeko Euskal Herria aldarrikatu dute manifestariek

2015/02/26
Euskal Herrian TTIPari Ez! Kanpainaren barruan, Jyriki Katainen, Europako Enplegu Batzordeko Presidenteordearen eta Troikaren kolaboratzailaren bisitaren aurrean elkarretatzea egin dute gaur goizean Bilbon hainbat sindikatu eta eragile sozialetako kideek. Troikaren eta haren inguruan dauden multinazionalek inposatutako politikak langabezia, pobrezia eta eskubide eta askatasun sozialen zapalkuntza areagotzen dutela salatu dute manifestariek.