Egun osoko greba Plasticos Urteta enpresan

2017/05/31
Zarauzko Plasticos Urteta enpresako langileek gaur egun osoko greba eguna egin dute eta 12:00etatik 13:00etara Abendaño sarrerako rotondan elkartaratzea ere burutu dute.

 

Zarauzko Plasticos Urteta enpresako langileek gaur egun osoko greba eguna egin dute eta 12:00etatik 13:00etara Abendaño sarrerako rotondan elkartaratzea ere burutu dute.

2016ko azarotik lan hitzarmen propio bat negoziatzen ari dira. Orain dela hiru aste langileek mobilizazioak egitea erabaki zuten: Maiatzak 17 ordubeteko geldialdia, Maiatzak 24 lau ordukoa eta gaur egun osokoa. Ordutik ez dute inolako bilerarik izan gaur arte.

Goizean izan da enpresa eta langileen arteko batzarra, baina negoziaketek ez dute aurrerapenarik ekarri. Dena dela, enpresak proposamen berri bat luzatuko duela adierazi du. Ostiral bitartean akordiorik ez badago langileek greba mugagabea egingo dute ekainak 5etik aurrera.