Lanuzteak Zarauzko Plasticos Urtetan

2017/05/24
Zarauzko Plásticos Urteta enpresako langileek lau ordutako lanuztea egin dute lan hitzarmena negoziatu nahi dutela aldarrikatzeko. 2016ko urritik daude prozesu honetan eta ez dute lortu enpresaren partetik inolako aurrerapausorik.

Enpresaren blokeo jarrera ikusita mobilizazioekin hasi dira. Lehen geldialdia maiatzaren 17an egin zuten, 2 ordukoa. Maiatzaren 31n egun osoko greba egingo dute.

Enpresak 44 langile ditu eta geldialdia erabatekoa izan da.