XEYko langileek greba mugagabea hasi dute

2017/07/03
XEYko langileek greba mugagabea hasi dute, 170 langile ingururen lanpostuak kinka larrian daudela ikusita.

XEYko langileek greba mugagabeari ekin diote gaurtik aurrera. Dagoeneko lau dira sor dizkieten soldatak eta akziodunen partetik ez badago inbertsiorik baliteke aste honetan bertan enpresa itxiera prozesu batera joatea. Egoera salatzeko, XEYko langileak Vitoriano Susperregiren etxe aurrean elkartu dira, bera akziodun handiena delako Eusko Jaurlaritzarekin batera. Euren lanpostuak mantentzea da eskaerarik nagusiena, argi baitute XEY aurrera atera daitekeela eta enpresa bideragarria dela. Gauzak horrela, XEYko akziodunei eta batez ere, Eusko Jaurlaritzari (akziodun eta instituzio bezala) XEYen aldeko apustua egin dezatela eskatzen diegu.