XEYko langileek mobilizazioak hasi dituzte

2017/06/02
Oikiako enpresa hau konkurtsoan sartu berri da eta bertako langileek elkarretaratzea egin dute gaur. Enpresari gardentasuna eta Eusko Jaularitzari inplikazioa eskatzen dizkiote egoerari erantzun asmoz.

Xeyko enpresa batzordeak honako prentsa oharra kaleratu du:

 

Urte asko sufritzen pasa ostean, eta Zuzendaritzak zein komunikabide batzuek beste gauza bat
esan duten arren, hilzorian egon daitekeen beste Enpresa bateko langileak gara gaur hemen
aurkitzen garenak. XEY-ko langileak.

"Hilzorian" egon gaitezkeela diogu bai. Azken urte hauetan, desinformazioaren, azpijokoen eta
presio ikaragarrien zurrunbilo baten partaide zuzen bilakatu gaituzte.. eta dakigun apurra, aste
honetan bertan gure Zuzendaritzak Hartzekodunen Konkurtsoa eskatu duela da, likidezia arazo
erraldoi bat tarteko.
2012an XEY egoera kaxkarrean zelarik ezagutu genuen egun dugun Zuzendaritza berria. Enpresa
eta bertoko langileon salbatzaile izateko omen zetozen. Urte guzti hauetan aurreko
Zuzendaritzaren eskemetan ikaragarri sufritutako langilegoa ginen, baina gure lanpostuen bermea
oinarri hartuta, esperantzaz ireki genizkion ateak 2012 hartan ireki zen fase berriari.. esperantza
hura langileon bizkargainean lehertu zen arte.
Egia da Zuzendaritza berriak azken urteetan lana ekarri duela gurera, fakturazioak gora egin
duela.. baina zein preziotan? Zalantza haundiak ditugu lan hori ateratzeko ezinbesteko tresna
garen langileok, sekula kontutan hartu izan gaituen! opor aldaketak, hilabetero hilabetero nominen
ordainketa atzeratzeak, azken 3 urteotako aparteko pagak ez ordaintzea, gurekiko duten 3
hilabetetako nominen zorra, Geroa eta aseguru pribatuen ordainketak etetea, kontratazio berrien
merketzea eta hauekiko politika prekarioak.. gure lan-baldintzek urte guzti hauetan jasan duten
gainbeheraren adibide soil batzuk besterik ez dira.
Behin eta berriro zuzendaritzarenak diren erabakiak hartzera behartuak izan gara, gure
lanbaldintzen inguruko erabaki horiek zein ondorio ekar lezaketen informaziorik ere jaso
gabe! Langileon esfortzuaz subentzionatutako enpresa eredua eraiki dute urte guzti hauetan!
Akzionista nagusiek, baztertu ere egin zituzten bere garaian enpresa honetako proiektuan dirua
inbertitzeko prest zeudenen eskeintzak! Eta orain, diru arazoak tarteko Hartzekodunen
konkurtsoan sartzear gara..
Lan harremanei dagokionean ere, bidea ez da errazagoa izan. Informazioa eskatu izan diegun
bakoitzean, erantzun badigute, beraiek nahi izan dutenean, eta nahi duten moduan egin dute.
Langileok TRANSPARENTZIA eskatu diogun bakoitzean informazioa izkutatzearekin erantzun
digute eta gezurrak ere jasandakoak gara. Langileon arteko zatiketa bilatu nahi izan dute behin eta
berriz, grebarako eskubidea zapuzteko saiakerak, elkarrizketa bat ezin errespetuz eraman izana,
banakako "elkarrizketak", enpresaren gainbehera gure errua izango delakoaren mehatxuak.. Gure
eskubideak aldarrikatu eta defendatzeagatik presionatutako langileak izan gara.
Egoera zaila da guretzat, aspaldian barruan eraman dugun egoera zaila, eta horregatik jotzen
dugu komunikabideetara. Desinformazioarekin aspertuta, langileonganako etengabeko neurriekin
nekatuta eta egi gosez gaude!


Zor haundiak omen ditu XEY-ek.. baina ez dakigu zehazki zenbatekoak!
Konkurtso fase batean sartzear egonda ere, bizirik irautea nahi omen du zuzendaritzak.. baina ez
dugu hau nola planteatzen dutenaren informaziorik! Behin eta berriz eskatuta ere alferrik!
Kolektibo gisa antolatuta gauden 130 langiletik gorako langilegoa gara eta argi daukagu zer nahi
dugun eta zergaitik borrokatuko dugun:


- Ez daukagu zehazki gertatu denaren informaziorik, baina LANGILEOK gara Enpresa honen
aktiborik garrantzitsuena eta egoera honi irtenbidea eman behar bazaio ezinbesteko
TRANSPARENTZIA behar duen kolektiboa gara.
- XEYrengan SINISTEN DUGU eta BENETAN, ETORKIZUNA DUELA USTE DUGU.
- Enpresa BIDERAGARRIA dela uste dugu eta horren defentsan arituko gara, lehen bezala, gaur
eta etzi.
- Enpresaren arazoa LANGILEOK EZ GARELA jakitun, langileonganako ONDORIO ZUZENIK
EKARRIKO EZ DUEN ETORKIZUN BAT exijitzen dugu!
Ez dakigu ezer onik aterako den hontatik, baina GUZTION ARDURA da Euskal Industria Sarearen
ETORKIZUNA bermatzea! Gugandik hasita, Zuzendaritza, Zordunak, Insitituzioak,.. baina batez
ere guzti honetan akzioen %30a duen Eusko Jaurlaritzaren Eskuartze zuzena exijitu nahi dugu! Ez
langileok, ezta Zumaia zein Urola Kostako eskualdeak ere, ezin du onartu horrelako beste
golperik!

Hau dela eta, Etorkizuna eta Transparentzia nahi ditugulako, datozen egunetan lanuzteekin hasiko
gara. Bien bitarte, milesker etorri zareten guztioi eta hurrengorarte.