%45erainoko soldata igoera Arabako sorosle eta kirol-monitoreentzat

2017/07/28

Arabako sorosle eta kirol-monitoreen kolektiboak ontzat eman du ELAk, LABek eta CCOOk sektoreko enpresekin iritsi duten akordioa; ondorioz, bost egun iraun dituen greba amaitu egin dute. Akordioari esker ordainsaririk apalenetan %45eko igoerak aplikatuko dira.

Occidental hoteleko langileek elkarretaratzea egin dute enpresa hitzarmen duin baten alde

2017/07/12

Mobilizazio berria egin dute gaur Occidental hoteleko langileek hitzarmen duin baten alde. Bizi duten prekarietateari aurre egin, eta lan-baldintza duinak bermatuko lukeen lan hitzarmena eskatu dute gaurkoan ere.

ELA sindikatuak garraioaren arazo nagusiak jorratzen dituen legez besteko proposamena erregistratu du Eusko Legebiltzarrean

2017/07/10

Uztailaren 10ean, Kristobal Deunaren egunean, ELA sindikatuak garraioaren arazo nagusiak jorratzen dituen idatzia erregistratu du Eusko Legebiltzarrean. Errepideko merkatzien garraioko sektorean prekarietatea eta desregulazioa erabatekoak dira. Lan erreformek, hitzarmen batzuek indarra galdu izanak, eta malguegia den estatuko erregulazioak eragiten dutena da lan-eskubide oinarrizkoenak sistematikoki betetzen ez dituzten enpresak ugaltzea.

AXAko langileen elkarretaratzea

2017/06/29

AXA aseguru-etxeko langileek ordu beteko kontzentrazioak egin dituzte Bilboko egoitzan aste osoan zehar. Murrizketarik gabeko enpresa-hitzarmen kolektibo duina aldarrikatzen dute langileek, euren arteko ezberdintasunak handitu ez daitezen.

Beasaingo Antzizar kiroldegian grebara deitu dute ekainaren 26, 27 eta 29an

2017/06/26

Enpresa hitzarmenaren negoziazio prozesuan, Beasaingo Udalak eta kiroldegia kudeatzen duen Masquatro enpresak, udalekuen zerbitzua azpikontratatzea erabaki dute. Langileok Antzizar kiroldegia arriskuan ikusten dute eta azpikontatarik egin ez daitezen exijitzen dute.

Ostiralean ehungintzako langileek ezpainak beltzez margotuko dituzte

2017/06/21

Hitzarmen onak nahi baditugu, haien alde borrokatu beharko dugu. Ekainaren 23an, ostirala, langileok beltzez margotuko ditugu ezpainak protesta gisa. Eta kontsumitzaile zaren aldetik, protestarekin bat egin dezazun eskatzen dizugu. Izan ere, gure lan balditzak arras hobetu badaitezke ere, beti eskainiko dizugulako arreta onena.

Leioako Arteako Merkatalgunean mobilizazioak lanerako hobekuntzak aldarrikatzeko

2017/05/24

Gaur egun Artean 1.500 enplegatu baino gehiago dabil jardunean. Merkatalguneko Kudeatzailetzak probintzia-hitzarmenak ez betetzera eta enplegatuen lan-baldintzak okertzera gonbidatu ditu enpresak. Hori dela-eta, gaur merkatalguneko langileak elkarretaratu dira, eta begiramen gehiago ez ezik, eguneroko lanerako hobekuntzak ere erreklamatu dituzte.

Euret Euskadik, Sodexok eta Serunión Nortek ez dute betetzen ostalaritzaren esparru-akordioa

2017/05/17

Eurest Euskadi, Sodexo eta Serunión Norte dira enpresa bakarrak Ostalaritzaren Esparru Akordioa betetzen ez dutenak, nahiz eta akordio hori EAEko patronalaren eta sindikatuen artekoa izan, Ostalaritzaren hitzarmenen baldintzak Estatuko Sukaldaritza Hitzarmenetik babesteko helburuz.