Harro ez da €uropride. Gure izenean ez!

2019/09/19
EPOA-k (European Pride Organisers Association) Bilbon erabakiko du aste honetan zein hirik ospatuko duen 2022 urtean Europride-a.

Poltsiko gutxi batzurentzat oso aprobetxagarri izango den erabaki horren ondorioz, Pride-ak irauten duen egunetan hiri batek gayfriendly dela erakutsiko dio mundu guztiari edo, beste modu batean esanda, erabaki horren ondorioz hiri batek gizon gay cis zuri dirudunei ateak zabalduko dizkie, beste edonolako disidentziak inbisibilizatzen dituen bitartean.

Pride-aren turismo eredua baztertzailea izateaz gain, kapitalismo basatian oinarritzen denez gero, gentrifikazioaren eta jendartearen pobretzearen eragile ere bada.

Horregatik eta EPOA Bilbon egongo dela aprobetxatuz, Harro plataformak manifestazio batetarako deialdia egin du 21ean, neoliberalismoaren erasoen aurrean irmoki erantzungo dugula garbi adierazteko.