Mahaingurua: zaintzako langileen borrokak

  • Noiz 2019/03/27 18:30
  • Non Bilboko Kafe Antzokia
  • Hitzorduaren URLa Kanpo webgunea

Zaintzari lotutako lau sektore prekarizatu feminizatuetako langileek hartuko dute hitza:

Arantza Arrien (baserritarra). Sektore horretako gizonekin alderatuta, emakumeek bizi duten egoera are prekarioagoa azalduko du, baita etxaldean lan eta zaintza egiteak dakartzan egoerak ere.

Silvia Cony (etxeko langilea). Aste osoz etxean lan egiten dutenen errealitatea kontatuko du.

Soraya García (zaharren egoitzak). Zaintzaileen prekaritatea azalduko du, 378 eguneko greba arrakastatsuaren protagonistetakoa denak.

Elena Vasconez (hoteletako garbitzailea). Emakume eta migrante izateak dakarren gogortasuna azalduko du.

Mahai-ingurua Onintza Iruretak aurkeztuko du, “Berdea da more berria” liburu argitaratu berriaren egileak. Liburu honek Bizkaiko zaharren egoitzetako langileek eginiko greba kontatzen du.

ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz Insitutuak elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua eta martxoaren 27an (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilboko Kafe Antzokian.