2007/09/24
GAUALDEAN ZARAUTZEN IZANDAKO ATENTATUA GAITZETSI DU ELAK ELA-k gaitzetsi egin du bart Zarautzen eginiko atentatua. Bertako langileei bere elkartasuna adieraztearekin batera , gizartean haserrea sortzen duten honelako ekimenak bertan behera uztea exijitzen du ELA-k. ELA-k indarra eta bortxakeriaren bideak alde batera uzteko exijentzia berresten du, pertsonen segurtasuna arriskuan jartzeaz gain herri honek bizi duen gatazka demokratikoki gainditzeko oztopo nabaria direlako.