Akordioa Abrasivos Hermes enpresan

2006/12/16
Abenduaren 15ean, 3 greba egun egin ondoren, Abrasivos Hermes enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkaritzak lan hitzarmen bat sinatu dute. ELA sindikatuarentzat oso akordio garrantzitsua da, izan ere azken urteetan soldatek izan duten igoera eskasekin eta flexibilitatearen erabilpen mugagabearekin amaitu bait da.

Akordiotik puntu hauek dira nabarmenenak:

1.- 2006 eta 2007an , KPI + 1,5 eko igoera izango dute soldatetan, bai eta bestelako ordainsari guztietan.

2.- Flexibilitatea: Orain arteko erabilpena murriztuko da, eta sektoreko lan hitzarmenak ezartzen dituen mugak errespetatuko dira.

ELAk gogora ekarri nahi dizue langile kolektiboa osatzen dugun guztioi, borrokatuz emaitzak lortzen direla, eta elkartzen bagara, enpresatan antolatzea lortzen badugu, errespetatuak izango garela.