ANTALIS-eko langileen batzordeak bidegarritasun plana eskatzen du
2014/01/15
ANTALIS (KANGUROS) enpresako zuzendaritzak ezarritako itxiera espedientearen kontsulta epea amaitu zen urtarrilaren 13an, eta ez da langileekin akordiorik egon.
Orain arteko negoziaketetan aurrerapen askorik ez da egon, izan ere langile batzordearen partetik lantokiaren bideragarritasuna lantzen saiatu diren bitartean, zuzendaritzak lantokiaren itxiera aukera bakarra dela esaten jarraitu du momentu oro.
Urtarrilaren 7an, bilera bat burutu zen Lakuan, lau aldetakoa: langileen ordezkariak (komiteko hainbat ordezkari eta LAB eta ELA-ko ordezkariak), enpresako zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Industria saileko bi arduradun eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari batek osatutakoa. Bertan, ANTALIS-eko zuzendaritzari gainontzeko aldeek bideragarritasun plan bat egiteko denbora eta borondatea eskatu zioten, Albizturko lantokiaren itxieraz hitz egiten hasi aurretik. Enpresak, aldiz, ez zuen kontsulta epea luzatu nahi izan. Enpresa lehen bai lehen itxi nahi dute, eta indemnizazioetan akordio batera iritsi nahi dute. Behin itxiera akordioa eginda, langileen parte batentzat lantoki horretan eta euren kabuz lan egiteko aukera aztertzeko prest zegoela esan zuen zuzendaritzak, baina zehaztasun eta ziurtasunik eman gabe. Langileen ordezkaritzak, aldiz, bideragarritasuna modu zehatz eta fidagarrian aztertu baino lehen, eta konpromezu zehatzagoak hartu baino lehen, lantokiaren itxiera ontzat ematea ez zela onargarria esan zuen.
ANTALIS-eko langileak autobus batean Gasteizeraino hurbildu ziren goizeko lehen orduan, eta langileen batzordea negoziaketan egon zen lau ordutan, Lakuako sarreran kontzentratuta egon ziren, egoera salatuz, eta itxiera sahiesten saiatzeko exigituz. Gogoratu beharra dago, abenduaren 5etik greba mugagabean daudela, eta hainbat ekimen burutzen ari direla enpresa itxieraren aurka.
Nabarmentzekoa da baita ere, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tolosaldea Garatzen agentzia bideragarritasun plan bat aztertzeko aukera landu nahi dutela, langileen ordezkariekin batera. Gai hau oraindik jorratzeke dago, baina datozen egunetan bilerak egongo dira, elkarrekin bide hau lantzeko asmoz.
Urtarrilaren 9an, bi egun geroago, Gizarte Segurantzako Inspekzioaren egoitzan, Donostian, enpresa eta langileen arteko azken bilera egon zen. Enpresak ez zuen bere jarrera aldatu, eta eskaintza ekonomiko bat jarri zuen mahai gainean, ANTALIS Albizturtik joan egingo dela berretsiz. Eskaintza urteko 45 eguneko kalteordaina izan zen, 24 hilabeteetako topearekin. Inspektoreak kontsulta epea lau egunez luzatzea proposatu zuen, hau da, urtarrilaren 13 arte, langileen asanbleak proposamen horren aurrean zein erabaki hartzen zuen denbora emateko.
Inspekzioko bulegoetan bilera egiten zen bitartean, atarian, ANTALIS-eko lantegiko langile gehienak kontzentrazioa egin zuten, beti bezala, euren kaleratzeak salatzeko.
Langileen asanbladak eskaintzari uko egin zion eta borrokaren hautua egin du. Aurrerantzean mobilizazio asko eta tresna asko jarriko dituzte martxan, gatazka honi beste irtenbide bat emateko asmoz.Datozen egunetan kaleratze gutunak iritsiko dira, eta ondorioz, bide judiziala ere irekiko da.