Arrisku handia Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean
2013ko irailetik DUOko gehiengo sindikalak iragarri zuen Osakidetzaren murrizketen eragina gehien jasango zuen unitatea hori izango zela, zeren plantillatik 9 erizain eta 9 erizain-laguntzaile kendu zituzten, eta lan-kargak harez gero eramanezinak izango ziren langileentzat. Antolamendu-aldaketez gain, gaixoa dagoen BOX berean ugaldu dira probak eta kirurgiak. Lehen, proba eta kirurgia horiek kirurgia-atalean egiten ziren. Jardunbide horrek bere abantailak izango ditu gaixoarentzat, baina beti ere pertsonal nahikoa badago zerbitzua burutzeko; eta egin dutena plantilla murriztea izan da.
DUOko zuzendaritzak lan-baldintzak arautzeko akordioa urratu du, aukerako egunak hartzeko eskaerei ukatu dienean, oso zerbitzu berezia dela, eta gainerako unitateak bezala ezin dela tratatu esanez. Aitortzen diote zerbitzuari berezitasuna eskubideak murrizteko orduan, ez ordea pertsonal nahikoaz hornitzeko orduan.
Azken urteotan egin diren murrizketez gain oraingoak ere pairatu beharra gehiegi izan da askorentzat, eta langileen estresak eta lan-karga astunegiek eragiten dute, kalterako, zerbitzuaren jardun onean eta gaixoei ematen zaien arretan.
Lasterka eta arineketan lan egiten da. Batzuetan, langilea ere gaixo badago, arrisku bizian jartzen da gaixo kritikoen bilakaera.
Unitate hori hainbeste tentsionatzearen ondorioz, gaixoak ere kaltetan atera ahal izango dira.
Egoera jasanezina da. ELAtik eskatzen dugu azkenaldiko neurriak berriz aztertzeko, eta zerbitzu hori giza bitarteko nahikoez hornitzea, osasun-arreta kalitatezkoa izan dadin.