Bihar Bizkaiko bulegoetako sektorea greban izango da lan hitzarmenaren alde
2013/10/29
Sektore horretan 22.000tik gora langile dabiltza lanean. Urriaren 30erako greba deialdia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute.
Sindikatuek esanetan 2013. urte osoan egon dira negoziatzen, baina patronalak, "akordioa bilatu beharrean, oraingo eskubideak kendu nahi dizkigu, aurtengo abenduaren 15era arte indarrean dagoen hitzarmenean jasota daudenak".
"Patronal aseezin horren proposamenaren puntuak hauek dira: soldata-igoerarik ez, lanaldia astelehenetik igandera arte luzatu, antzinatasuna orain arte genuen moduan kendu, eta gure lan-baldintzak Estatuko hitzarmenarenak baino okerrago utzi".
Deitzaleen iritziz dena dutenen nagusikeriarekin egin dugu topo. Erreformaz erreforma gero eta gehiago eman zaien arren, gutxiegi iruditzen zaie beti, eta gehiago nahi dute beti.