Bizkaiko zahar-etxeetan greba urriaren 22, 23 eta 24ean

2013/10/09
Bizkaiko zahar-etxeetan greba urriaren 22, 23 eta 24ean
Bizkaiko Egoitzetako 4.500 langileen baldintzak bete behar zituen IV Sektore-hitzarmena adosteko negoziazioetan 10 hilabetez aritu ondoren, ELAk mobilizazioak iragartzen ditu urriko aste guztietarako, eta grebak hilabete bereko 22, 23 eta 24rako.

 

ELAk ordezkaritza osoaren %63 du negoziazio-mahaian, eta aditzera eman nahi die herritar guztiei langile horien baldintzak gero eta okerragoak direla, eta horrek eragina izan duela azkenaldi honetan erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatean. Aipatu beharrekoa da Bizkaiko zerbitzuen ordaintzailea, zati handi batean, Bizkaiko Foru Aldundia dela; eta beraz gatazkan parte hartu beharko duela berandu baino lehen.

 

Negoziazioko hilabeteetan, bileraz bilera, patronala irmotuz joan da lan-erreforma aplikatzean. Izan ere, oraingo hitzarmenaren testua lorrintzea baino ez dute bilatu, eta hala ere gure adostasuna eta onarpena lortuko dutelakoan daude. Hori gutxi balitz bezala, hitzarmena sinatuko bagenu ere, sinaturikoa ez betetzeko aukera ematen duten formulak jaso nahi dituzte. Halaber, patronalek negoziazio-mahaian bertan aitortu dute denbora behar dutela, BFAren aurrekontuak zertan geratzen diren ikusteko; hau da, langile horien etorkizuna, neurri handi batean, erakunde horren esku dagoela baieztatu digute.

 

Dei egiten diegu sektoreko langile guztiei aurreko sektore-hitzarmenen bidez hain kostata lorturiko lan-baldintzen alde agertzeko, eta datorren hilabeteko mobilizazio guztietan parte hartzeko. Sektorean ordezkaritza duten gainerako sindikatuei ere dei egiten diegu mobilizazioekin bat egiteko, beti ere Bizkaiko Egoitzetako IV Sektore Hitzarmena lortze aldera.