ELAk Arabako Gizartegintzako lehen Lan Hitzarmena sinatu du
Lanaldia 1690 ordukoa izango da 2014an, baina 20 orduko murrizketa egingo da indarraldian zehar: 1680 ordu 2015ean, eta 1670 ordu 2016an.
Gainera, soldata-igoera nabarmenak egingo dira 2015ean, taula berriak ezartzearen eraginez: 28.560 € urtean 1. taldekoentzat, 25.200 € 2. taldekoentzat, 22.680 € 3. taldekoentzat, 20.664 € 4. taldekoentzat, eta 18.000 € 5. taldekoentzat. 2016an, gainera, %1,5eko soldata-igoera jarriko da soldata-kontzeptu guztietan, 2015eko KPIren gutxienezko bermeaz.
Aldi baterako Ezintasuna estaltzeko ezarrita dauden osagarriez gain, eta arautu diren gainerako osagarri berriez gain, aurre-akordioan erreformaren aurkako artikulu guztiak jaso dira, eta hitzarmena salbuesteko aukera ezin izango da utzi hirugarren baten esku.
Aurre-akordioaren arabera, gainera, derrigorrezkoa izango da mantentzea gertakizunen arruntengatiko Aldi Baterako Ezintasunaren estaldura eta jarraipena Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean, hortik ere muga bat jarriz Rajoyren gobernuaren erreformen pribatizazio-helburuari.
Hitzarmena benetan aplikatuko dela ziurtatzearren, aurre-akordioan aurrera-eragin mugagabea eta erreformaren aurkako artikuluak sartu dira; eta alderdi sinatzaileek hitzeman dute batera proposatuko diotela Administrazioari esleipen-enkanteetara aurkeztuko diren enpresak behartzea probintzia-hitzarmen berria aplikatzera.
ELAk oso ontzat jotzen du aurre-akordioa, eta zorionak ematen dizkie sektoreko langile guztiei.