ELAk EITBko murrizketak salatzen ditu

2013/05/17
Enpleguaz benetan kezkatuta, ELAk ez du bereizten kaltea jasango duten langileak finkoak, aldi baterakoak edo azpikontratatuak diren. Sindikatuak ohartarazi zuen Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan aurreikusten zen murrizketa hain basatia izanik enplegua suntsituko zela; honek agerian uzten du.

EITBk iragarri du Eusko Irratiko plantillak murriztu egingo dituela, eta agian kentzeko asmoa duten lanpostuak egungo langile kopururaren %15eraino irits litezke. ELA-EITBko atal sindikalak honelako erabakiak erabat arbuiatzen ditu, honako arrazoiak medio:

  • Eusko Jaurlaritzak propaganda egiten du gure herrian daukagun komunikabide publiko bakarraren inguruan, baina horrelako plantilla murrizketekin uko egiten zaio kalitatezko hedabide publiko bat finkatzeko helburuari.

  • Taldean lanean ari diren profesionalengan ezegonkortasuna nagusitzen d a, eta horrek eragotzi egiten du gizarteari eskaini beharreko informazio askatasuna behar bezala garatzea.

  • Plantillak gutxituta hedabide publikoen kalitatea okertu egingo da, eta hasitako ibilbideak beste zerbait ezkuta dezake, berarekin dakarren enplegu galera medio: Radio Vitoriaren itxiera.

  • Halaber, salatu egin behar dugu Eusko Jaurlaritza erreforma laboralaz baliatzen dela EITB taldeko enpresetan lan-baldintzak eta hitzarmenak hondatzeko; horrek, bide batez, lanpostu gehiago suntsitzea eragingo du.

  • Prozesu honetan kokatu behar dira ere azpikontratatutako langileekin egiten ari diren murrizketak.

  • Honelako erabakietan gauzatzen da Jaurlaritzak iragarri duen Enplegu Plana, hain zuzen ELAk lehenago ere kritikatu duena.

  •  

ELAk ez ditu murrizketa hauek onartuko.

  • Enpleguaz benetan kezkatuta, ELAk ez du bereizten kaltea jasango duten langileak finkoak, aldi baterakoak edo azpikontratatuak diren. Sindikatuak ohartarazi zuen Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan aurreikusten zen murrizketa hain basatia izanik enplegua suntsituko zela; honek agerian uzten du.

  • Hortaz, ELAk EITB taldean dagoen enplegu guztia defendituko du. Izan ere, enpleguaren defentsa lanpostu guztiak aintzat hartzea baita.

  • Lan-baldintzak murriztuz gero enplegua ere galtzen da. Enplegua suntsitzean komunikabideari berari kalte eragiten zaio eta baztertu egiten da hedabide publiko, libre eta kalitatezko baten aldeko aukera, hain justu horren beharrik handiena dagoen uneotan.

Azkenik, EITB taldeko langileei dei egiten diegu maiatzaren 30eko greba orokorrarekin bat egin dezaten.