ELAk parte hartu du Ammaneko NSKren arabiar erregionalaren sortze-kongresuan

2014/10/03
ELAk parte hartu du Ammaneko NSKren arabiar erregionalaren sortze-kongresuan
Urriaren 1 eta 2an Amman-en (Jordania) izan da ATUC-eko sortze-kongresua (Arabiar Sindikatuen Konfederazioa), “Etorkizun hobeago bat lortzeko elkatuta” lemapean. Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (NSK), sindikatu arabiarrek eskatuta, joan den urtean nazioarteko erakunde honen kontseilu orokorrak onartu zuen herri arabiarretarako egitura berri bat eratzeko prozesua.

Kongresuak herri eta sindikatu ezberdinetako 116 ordezkari bildu ditu: Palestina, Tunisia, Maroko, Aljeria, Libia, Yemen, Oman, Jordania, Bahrein, Mauritania eta Egipto.

Halaber, nazioarteko ordezkaritza zabal batek ere parte hartu du kongresuan: Europako herri ezberdinetako sindikatu nazionalak, NSK, CES, NSK-Afrika, Garraio-langileen Nazioarteko Federazioa (ITF), Nazioartekoa Irakaskuntzako Federazioa (IE), IndutriALL, Zerbitzu Pribatuetako Federazioa (UNI), Zerbitzu Publikoetako Federazioa (PSI), Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE)...

NSKren egitura berri honen helburua ahots sendo eta bateratua proiektatzea da, herri arabiarrak bizitzen ari diren aldaketa prozesuan sindikatu demokratiko, aurrerakoi eta independente batzuen garapena eta defentsaren borrokan laguntzeko.

Kongresuaren aurreko egunetan, hainbat gairen gaineko mintegi eta aktibitate ugari izan da.

ELAk parte hartu Belgikako sindikatuek antolatutako seminario batean: “Oinarrizko eskubideak Mediterraneoko herrietan – Merkataritza Akordioak Europar Batasunarekin eta Nazioarteko Finantza-Politikak”.