ELAk premiazko neurriak eskatzen ditu lan-ezbeharren aurrean Nafarroan

2022/06/06
Gareseko lan-istripuek eragindako 2 langileren heriotz eta larriki zaurituaren aurrean, ELAk plantillen segurtasuna diru-etekinen aurretik lehenestea eta lan-baldintzak kontrolatzeko bitarteko publikoak areagotzea eskatu du.

ELAk jakin ahal izan duenez, Joan den ostiralean Garesen (Nafarroa) langile bat hil zen, erakitzen ari diren etxebizitza baten teilatutik erorita. Gaur, astelehna, beste pertsona ba hil da eta bigarren bat larriki zauritu herri berean gertatutako beste lan-istripuan. Ezer baino lehen, ELAk babesa eta elkartasuna adierazi nahi die biktimaren gertuko pertsona guztiei eta Garesko herritarrei, eta aldi berean, ezbeharraren zergatiak eta erantzukizunak argitzeko ikerketa sakona egitea eskatzen du.

Aurten honez gero 7 pertsona hil dira lan-istripuan Nafarroan, 33 guztira Hego Euskal Herri mailan. Lan-istripuak % 16 baino gehiago igo dira azken urtean eta egunero 30 pertsonak izaten dute lan-istripu bat Nafarroan. Egoera oso larria da, eta ez da inondik inora kasualitatea. Zuzeneko lotura du desinbertsioarekin, prestakuntzarik ezarekin eta prebentzio eta babes-neurri egokirik ezarekin.

Patronalak ordea, lan-erreformak indargabetu ez izana baliatzen jarraitzen du prekarietatea bultzatzeko, lan-baldintzak oro har hobetuz, ezbehar-tasak murriztea bere esku dagoen honetan. Baina patronala oso eroso dago, Nafarroako Gobernuaren adostasuna baitu. Gobernu honek beste alde batera begiratzen jarraitzen du, lan-osasunera bideratzen dituen baliabide urriak elkarrizketa sozialean xahutuz, Lan Osasun Institutua eta Lan Ikuskaritza ia kolapsoan bitarteko faltagatik kolapsoan dauden bitartean.

Horren aurrean, ELAk onura ekonomikoaren aurrean plantillen segurtasuna lehenestea eta lan-baldintzak kontrolatzeko bitarteko publikoak areagotzea eskatzen du, eta, aldi berean, langileak mobilizatzera deitzen ditu, hiltzen eta gaixotzen gaituen prekarietatearen aurka eta lanetik etxera bizirik itzultzeko eskubidea defendatzeko.