Enplegu publikoaren egitasmoa erretiratzea eskatu du ELAk

2015/03/10
ELAk Funtzio Publikoko sailburuordeari Enplegu publikoaren aurreproiektua erretiratzeko eskatu dio gaur Gasteizen izandako bileran. Gobernuak imposaketaren bitartez ezarri nahi du ziriborro hau ( ELAk aurkeztutako 200 emendakinetatik hamabi bakarrik onartu ditu, bat ere ez oinarrizkoa) euskal esparru propioari uko egiten dion bitartean.

Gaur goizean ospatutako mahai orokorreko bileran, Gobernuak, enplegu publikoaren Lege aurreproiektuaren zirriborro berria azaldu du. Zirriborro berri hau, azken bileratik 5 hilabete pasa ondoren helarazi zaigu Sindikatuoi. Lehen bilera hartan, Gobernuak, zirriborro berri bat aurkeztu eta egindako alegazioei idatziz erantzuteko konpromezua hartu zuen.

Gaur goizean Lakuan ,mahai orokorreko bileran, ELAk berriro ere salatu du ze kontextutan aurkezten den lege egitasmo berri hau, zerbitzu publikoetan inoiz ez bezalako murrizketak burutzen ari den unean, jendartearentzat funtsezkoak diren zerbitzuak arriskuan jartzen direnean,milaka lanpostu en galera eta lan baldintza okertze larria ematen ari den unean.

Zirriborro berri honek ez du oinarrizkoak diren gaietan aldaketarik ematen, 2014ko urrian aurkeztu zen zirriborroarekin konparatuz gero. Dozena bat aldaketa bakarrik eta bat ere ez oinarrizkoa, ELAk aurkeztutako 200 emendakin baino gehiagotatik. Eragindako taldeentzako, bai langileak eta baita herritarrak ere, ondorio larriak izango ditu Legea gaur aurkeztu bezala onartzen bada.

Gobernuak aurkeztutako bigarren zirriborro honek ere, bere egiten du estatuko Legea, EBEParen garapen soila da, uko egiten dio euskal esparru propioari, herritarren zerbitzura egongo den zerbitzu publiko independente bat bultzatu beharrean, arbitrariotasun politiko eta momentuko gobernuari men egiten dion baten alde egiten du. Negoziazio kolektiborako eskubidea ukatzen da,,administrazioak lan baldintzak alde bakarretik erabakitzeko ahalmena dauka eta akordio posibleak ez betetzea aurrikusten da eta administrazioan lan erreforma ezartzeko instrumentuak egokitzen dira.

Orain arte zeuden partehartzeko aukera urriak ezabatzen ditu, bai sindikatuei, bai langileagoari eta baita gizarteari ere . EAE ko sektore publikoa osatzen duten langilego guztia biltzeari uko egiten dio.Zerbitzu publikoak eta bertan diharduten langileak euskalduntzeko apusturik ez dago, honen adibide sindikatu honek gai hontan aurkeztutako alegazio bat ere ez da kontutan hartzen.

Enplegua egonkortzeko neurrietan, beraien hasierako proposamena aldatu egin dute, baina ez da inondik inora ere nahikoa, EAEko administrazio ezberdinetan gaur egun bizi dugun egoera larria kontutan hartuta.

Hortaz ELAk nahi duen legearen guztiz bestelako norantzan dijua, ELAk gaur mahaian eskatu duen legea bertakoa, euskalduna, independentea, gizarte-kontrolaren pekoa, eta herritarren beharrizan sozialak zuzenean betetzeko prest dagoena litzateke.Herritarrentzat funtsezkoak diren kalitatzeko zerbitzuak emateko helburuarekin lan baldintza duinak, mugikortasun eza eta independentzia printzipioak barneratuko dituena. Negoziazio kolektiborako benetako eskubidea duen legea, aldebakarreko erabakirik gabe, injerentziarik onartzen ez duena eta joko arau demokratikoak onartzen dituenak, berdintasunean egiten den negoziazio kolektiboa.

EAEko esparru publiko guztiak barne hatzen dituen legea, gaur egun estatuko esparruan daudenak ere barne. Lege bat non funtzio publikoa herri langileekin egingo dela ziurtatuko dena.Zerbitzu gehiago pribatizatzea eragotzi beharko duena; alderantziz, azpikontratatu diren zerbitzuak arlo publikora itzularazi beharko ziren, gaur egungo langile azpikontratatuei lanpostua bermatuz.Lanpostu hutsak, ordezpenak eta plantillen egonkortasuna aintzat hartzen duen lege bat.

Euskeraren aldeko apustua garbia egiten duena. Gure funtzio publikoko sistema baten alde egingo duen eta herritarren beharrizanei benetan erantzungo dion lege bat egiteko helburuarekin.

Guzti honetagik, ELAk Funtzio Publikoko sailburuordeari exijitu dio zirriborro hau erretiratzeko. Eragindako sektoreetan, bigarren zirriborro hau horrela aplikatzearen ondorioak zeintzuk diren eta Lege hau errotik aldatzeko mobilizatzeko beharra dagoela azalduko dugu.